2011/05/20

Oparitxo bat agurtzeko!

Hiru hilabete hauetan egindako lana isteko hona hemen oparitxo bat, etorkizuneko gure umeei oparitzeko!




Mila esker blogaren jarraipena egin duzuen guztioi!

Ondo izan eta muxu bana!


Anbotoko Andereak:
- Maddi Galbete
- Josune Gastañares
- Amaia Olasagasti
- Maddi Urrestarazu

2011/05/18

Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteke?

Hilabete batzuez lanean aritu ondoren, hauxe da ikasi duguna eta ikasteko geratu zaiguna. Hor doa, ba!!

Interneti buruzko hausnarketa

4 minututan, hausnarketa txiki bat. Ea zer pentsatua ematen dizuen...

Baliabideen gida proiektua

Hemendik atera eta irakasle izango garenez, hona hemen etorkizunerako lagungarri iruditu zaizkigun zenbait web orrialde:

Egile tresna: JCLIC

Zer dira?
Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da.
Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da.
Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
Hainbat egile tresna badaude ere guk JClic aplikazioa sakonduko dugu.
JClic
Jarduera didaktikoak sortzeko eta garatzeko programa bat da. Aplikazio honen helburua jarduera ezberdinetan soinuak, testuak eta baliabide grafikoak integratzea da. Gainera, sortutako jarduerak mota ezberdinatakoak izateko aukera ematen du, hala nola, buruhausgarriak, gurutzegramak, hizki-zopak, elkarketak…
Hizkuntza askotan topa dezakegu baita euskaraz ere, eta beraz, datu hau garrantzitsua da guretzat, jakina baita interneteko baliabide gehientxuenak ez ditugula gure hizkuntzan eskuragarri.

Oso aplikazio baliagarria da eta ondo funtzionatzen duela ikusia dago, besteak beste, honako puntu hauengatik:

·         Lortzeko erraztasuna doan eskura baitaiteke interneten.
·         Erabilerraza da.
·         Kalitate handiko multimedia-jarduerak sor daitezke.
·         Sormen handiko aukerak ditu.
·         …

Erraza dela ikusi badugu ere, nola sortu daiteke jarduera berri bat?
Lehenik eta behin, Clic programa instalatu behar dugu gure ordenagailuan. Hau ondorengo web orrian eskura dezakegu: www.xtec.es/recursos/clic/esp/info/download.htm#eus
Programa instalatu ondoren eta jarduera egiten hasi aurretik, komenigarria da ereduren bat aztertzea, horrela errazagoa egingo baitzaigu gure proiektua burutzea.
Behin hau eginda, gure ariketa egiten has gaitezke. Horretarako:
  • Soinu artxiboak (ahotsa): mikrofonoarekin eta Windows soinu grabagailuarekin.
  • Soinu artxiboak (musika): Music 4.30 programarekin. Programa hau hemen lor dezakezu:
  • Testu artxiboak: Windows notepad programarekin.
  • Bideo artxiboak: AVI Constructor programarekin. Aurreko web orrian ere lor daiteke.
  • Irudi artxiboak: Windows Paint programarekin edo Paint Shop Pro shareware bertsioan. Hau ere web orrialde berean lor dezakezu.
Programa hauez gain badira erabili daitezken beste batzuk ere baina orientabide gisara erraz lor daitezken hauek jarri ditugu. Beharrezko artxibo guztiak karpeta berean gordeta ditugunean, orain pantailak egin behar dira, banan-banan, aukeratuz:
  • .ASS: asoziazioak dira eta elkarketa arrunta, elkarketa konplexua, identifikazioa, araketa-modalitatea, argibide pantaila edo idatzizko erantzuna izeneko jarduera motak dituzte.
  • .PUZ: puzzleak dira, eta elkartrukea, hutsunea, bikoitza edo memoria jarduera motak dituzte.
  • .SOP: letra zopa ariketak dira.
  • .CRW: gurutzegramak dira.
  • .TXA: testu edizio ariketak dira, eta hutsuneak bete, testua osatu, letrak identifikatu, hitzak identifikatu, hitzak ordenatu edo parrafoak ordenatu jarduera motak dituzte.
Bukatzeko, argi utzi nahi dugu hasieran ez dela batere erraza jarduerak egitea, pentsatzen duguna eta egin daitekeena agian bateraezinak direlako, baina apurka-apurka lortuko dugu. Hasierak beti gogorrak dira; bukaerak, berriz, goxoak.
Interneteko abantailak aprobetxatzeko Jclic proektua sortu da honek honako helburu hauek ditu:
  • Internetetik bertatik aplikazioen erabilera zuzenean egitea, ezer jaitsi gabe.
  • Orain arte egindako CLIC jarduerekin bateragarritasuna lortzea.
  • Edozein sistema eragiletan CLIC erabiltzea.
  • Nazio ezberdinetako eskolen eta irakasleen trukea eta elkarlana erraz hedatzea.
  • Erabiltzaileen iradokizunak eta hobekuntzak jasotzea.
  • Programazio taldeen lanari esker programaren garapen handiagoa lortzea.
  • Jarduerak sortzeko inguru handiagoa eta emankorragoa izatea.
Gure herrian ez dira atera sortzaile talde ugari. Baina, Hezkuntza Saileko Berritzeguneek web orriak plazaratu dituzte hezkuntzako eragileei baliabideak eskaintzeko, baina hauetan guztietan ez dago lekutxo txikiena ere CLIC edo KLIK jarduerak zintzilikatzeko; badaude, aldiz, ikastaro anitz egile-tresna hau erabiltzen erakusteko, baina jarduera eginak biltzeko ez. Dena den, ziur gaude laster egoera konponduko dela, oso emankorrak eta erabilgarriak izango baitira agertuko diren KLIK TXOKO hauek.
Azkenik, material didaktikoak  nola sortu irakasten duen web orri baten linka uzten dizuegu, www.xtec.es/recursos/clic/curs/esp/index.htm .


2011/04/20

Anitzak garelako...

Webquest bat sortu dugu baina teknologiak bere mugak ere badituenez, ezin izan dugu blogean nahi bezala eskegi. Datozen urte hauetan buru belarri egongo gara muga hauek hausten saiatzen eta ea hemendik denbora batera behar bezala eskegi dezakegun!
Bien bitartean ahal bezala gozatu!

2011/04/05

Teknologiaren inguruko gure ondorioak

ONDORIOAK
James Watson, biólogo estatu batuarrak zihoen moduan: “gure helburua, gaurko teknologia erabiliz, iragana babestea da.  Esaldi esanguratsua bera bezalakoa. Teknologiaren trenak  aspaldi ekin zion amaigabeko bideari. Geltokirik gabeko bide honetan, hezkuntzak saltu handi bat egin zuen teknoloriaren tren bizi bezain berritzaile honetara.
IKT-ak geroz eta txertatuago daude hezkuntzan, ikasleen prestakuntzarako ezinbesteko tresna bihurtuz. Bide honetan irakasleen paperaren garrantziaz jabetu behar gara. Hauek izango baitira ikasleek izango duten bidelaguna beraien heziketan. Honetan hutsunea agerikoa da. Formakuntza jaso behar dute, baina hau behar bezalakoa ez denez, bakoitzak bere kabuz ikasi behar izaten dute.
Ikasgeletan, ordenagailu indibidualak, proiektoreak, arbela digitalak…. aurki ditzazkegu. Teknologiaren txokoa handituz doa. Begibistakoa da metodología aldatuz doala, baina lehengokoa baztertu gabe. Elkarlanean.
Nahiz eta Euskal Herriko zerbitzuak geroz eta gehiago dauden, eta nahiz eta hezkuntza komunitatean dagoen hutsunea txikiagotzen ari den, teknologiak denentzat berdin  balio behar dute. Oraindik guztiz ezaguna ez den mundu honek, guztientzat izan behar du, pertsona bakoitzak dituen beharretara egokituz.
Horrela bada, irakaslegoak, teknologia berriak metodologia tradizionalarekin uztartuz, ikasleari behar dituen baliabideak eskainiko dizkio heziketa oso bat jaso dezan eta teknologiaren tren bizi bezain berritzailean eroso egon dadin.

IKT-ak hezkuntzan

Orain artekoa ikasitakoaren inguruan ondorengo artikulu interesgarria aurkitu dugu. Erabilgarria dudarik gabe.

http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-04-27/026/004/teknologia_berriek_ikasleen_eta_irakasleen_rolak_aldatu_dituzte.htm

Denon neurrirako trajea

Hezkuntza teknologiatuz ari dela zalantzarik ez dago. Baina ikasle guztien beharrak asetuta al daude? Bide horretan gabiltza, eta bideo hauek horren adibide dira. 



2011/03/28

ekin eta ekin

Bagoaz, pixkanaka pixkanaka, geroz eta gehiago murgiltzen teknologien munduan. Laister izango duzue lanean ari garen aldizkariaren alea!

Gozatu zazue!!!

2011/03/14

Ongi etorri!

Anbotoko leize sorginduetatik irten eta hementxe hasten da gure bidaia. Estresa, abiadura... nagusi den bizi honetan, iritsi zaigu ordenagailu aurrean jarri eta gure jakintza apurrari zukua atera eta ez dakigun hori ikasteko unea. Ez dugu nahi txoko hau gurea bakarrik izatea, inguratzen gaituzten pertsonengandik ikasten dugu eta beraz, zuen ekarpenak ere garrantzi handia dute. Horrela ba, lasai eman iritzia denok ikas dezagun, guk gustu handiz irakurriko dugu eta.