Anbotoko leize sorginduetatik irten eta hementxe hasten da gure bidaia. Estresa, abiadura... nagusi den bizi honetan, iritsi zaigu ordenagailu aurrean jarri eta gure jakintza apurrari zukua atera eta ez dakigun hori ikasteko unea. Ez dugu nahi txoko hau gurea bakarrik izatea, inguratzen gaituzten pertsonengandik ikasten dugu eta beraz, zuen ekarpenak ere garrantzi handia dute. Horrela ba, lasai eman iritzia denok ikas dezagun, guk gustu handiz irakurriko dugu eta.
Hemen ba, zuen lehen ekarpena egiteko aukera. Blog-a egiterako lehen pausoetan, teknologiaren inguruko irudiren baten bila ibili gara eta fondoan duzuen horrek guztiz bete gaitu. Horixe iruditzen baitzaigu teknologia. Presa, korrika, azkartasuna, ziztu bizian eta arrapatzea zaila egiten zaigun hori da teknologia. Zuei esanguratsua iruditzen al zaizue irudi hau? zer sentiarazten dizue argazkiak? Irudi soil bat al da? ala esanguraz beterikoa?
Kaixo, kaixo
ResponderEliminarIrudi honek estresa sorrarazten digu, ezin iritsia, eguneroko erritmo azkarrean. Erritmoa hartuko ote diogu IKT kontu honi?
Ziur baietz! Erritmoa gezurra badirudi ere geuk jar diezaiokegu gure buruari beraz, saia gaitezen horretan.
ResponderEliminar